Le informamos de que este sitio web contiene cookies propias y de terceros con la finalidad de permitir el funcionamiento del sitio web y analizar el tráfico web, para mejorar así la experiencia de navegación y mejorar los servicios e información que ofrecemos a través del mismo. El hecho de continuar navegando por este sitio web supone la aceptación del uso de las cookies con las finalidades descritas.

Más información

If you are an school... Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua.

Or a group of people... Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

You can find ypur experience on our searcher Esperientziak bilatu

Edo jar zaitez gurekin harremanetan zerbait berezia bilatzen baduzu.

Required fields are marked with a * symbol

Protección de datos de carácter personal

En cumplimiento de lo dispuesto por la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de Diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, declaro haber sido informado y presto mi consentimiento para que mis datos personales sean incorporados al fichero denominado “Contacto web”, previamente notificado a la Agencia Española de Protección de Datos, del que es responsable AISIA AVENTURAS, S.L., y sean utilizados para la adecuada gestión y respuesta de la consulta, sugerencia, solicitud de información y/o demás servicios que demando a través del presente formulario.

Los ficheros, locales y sistemas de tratamiento de la empresa cumplen con las medidas de seguridad necesarias de índole técnica y organizativa, conforme exige el artículo 9 LOPD y el Título VIII RLOPD para garantizar la seguridad de los datos de carácter personal y eviten su alteración, pérdida, tratamiento  o acceso no autorizado. 

Declaro haber sido informado de la posibilidad de ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que expresamente reconoce la LOPD mediante solicitud escrita y firmada en el domicilio a estos efectos de AISIA AVENTURAS, S.L. en Calle Xabier, nº 17-2ºC – 01010 Vitoria (Álava) o enviando un correo electrónico a info@aktionaventura.es, acompañando en todo caso fotocopia de mi DNI e indicando en la solicitud Ref. Solicitud ARCO. En caso de modificación de mis datos deberé notificarlo en la misma dirección, declinando toda responsabilidad para la empresa en caso de no hacerlo.

Baldintza orokorrak

ZUZENBIDE-ERREGULAZIO APLIKAGARRIA ETA BALDINTZEN  ONARPENA

Baldintza orokor hauek (zuzenduak izan daitezkeenak arau aldaketen ondorioz edo gure web orrialdean egiten diren eskaintzen arabera)  aplikagarriak dira sarean dauden zerbitzu eta jarduera guztiei, gailu mugikorrak, posta elektronikoa, telefonoa zein gure webgunea erabilita. Gure webgunean sartzean eta nabigatzean jarraian aurkezten diren baldintzak irakurri eta ulertu izanarekin batera ados zaudela onartzen duzu, baita gure webgunean eskainitako aplikazioak erabiltzean edota erreserba bat egitean ere. 

Baldintza Orokor hauek onartzean kontratu bat sortzen da erabiltzailearen eta gure artean: “AISIA AVENTURAS, S.L.”. Bi aldeek bete beharrekoa izango da aipatutako  kontratua, eta Kontrataziorako Baldintza Orokorretako klausulak izango ditu osagai, zeinak ………… erregistroan inskribatuta dauden. Horiek uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin eta azaroaren 16ko  1/2007  Lege Dekretuan xedatzen denarekin bat datoz. Lehenengoa informazioaren gizartearen zerbitzuei, komertzio elektronikoari eta aplikagarri izan daitezkeen gainerako gailuei buruzkoa da. Bigarrenarenaren bitartez onartzen da Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Babeserako Lege Orokorraren berritutako testua. 

Baldintza Orokorrak gure web orrialdean eskainitako zerbitzu edo jarduerak oinarri dituzten Konbinatutako Bidai guztietan ezarriko dira. Horiek aldeak lotzen dituzte egoera zehatz bakoitzean adosten diren baldintza konkretuen arabera edo kontratua sinatzerakoan esleitzen den bidai dokumentazioan agertzen denarekin bat. Era berean, gure web orrialdean eskainitako jardueretan parte hartzeak edo zerbitzuak jasotzeak zuzenean dakar erabiltzaile/kontsumitzailearen onarpena klausula orokorrei eta, egotekotan, zehatzei dagokienez.  

JABETZA INTELEKTUALA

Gure webgunea, bere orrialdeak, edukia, egitura, azpiegitura, softwarea eta on-line erreserba zerbitzua… “AISIA AVENTURAS, S.L.”ren jabetza dira eta berak gestionatzen eta hornitzen ditu. Soilik erabili ahal izango dituzte erabiltzaile/kontsumitzaileek helburu pertsonal eta ez merkataritzakoekin, hemen ezarritako Baldintza Orokorren arabera, beti ere. Sozietate horren NIFa B-01511724 da, eta Vitoria-Gasteizko Xabier kalea 17zk 2.Cn (01010) lekutua dago. Lizentzia-titulua CIE- 2339 da.

Ez da legezkoa berriz saltzea, deep-linksak (berriz helbideratzea) egitea, erabiltzea, kopiatzea, monitorizatzea (adibidez, spider, scrape, rtc…), erakustea, jaistea edo gure webguneko edukia, informazioa, softwarea, produktuak edo zerbitzuak  erreproduzitzea edozein merkataritza zein lehia jarduerarako “AISIA AVENTURAS, S.L.” k jorratzen duenarekiko.

Kontrakoa esaten ez bada, gure zerbitzuetarako beharrezkoa den edo gure webgunean erabilitako softwarea “AISIA AVENTURAS, S.L.”rena da, edo bestela, gure hornitzaileena. Gauza bera edukien eta informazioaren jabetza intelektualaren eskubideei (copyryghtsak barne) eta gure webgunearen materialari dagokionez.

SARTZEKO BALDINTZAK

Dohainik da gure webgunean sartzea eta ez da aurreko izen-ematerik eskatzen. Hala ere, “AISIA AVENTURAS, S.L.”k eskubidea dauka aurreko izen-ematea eskatzeko zenbait zerbitzutan. Dena den, aipatutako zerbitzu horiek zeintzuk diren argi azalduko da, irizpide ulerterrazekin, datuak sartu ahal izateko.

Erabiltzailea sartu beharko da gure web orrialdera fede onez, ordena publikoko legeen arabera eta hemen zehaztutako Baldintza Orokorrekin bat. Erabiltzaile/kontsumitzailea izango da ekintza horren erantzulea. Horregatik, guri edo hirugarrenei eragindako kalteengatik erantzungo du. 

Erabiltzaileak debekatua du web orrialde honetan eskaintzen diren eduki eta zerbitzuen erabilera ez baditu erabiltzen webean eta honako kontratazio baldintzetan  agertzen diren prozedurak. Halaber zerbitzu jakin batzuetako baldintza zehatzak ere errespetatu beharko dira. 

Gure webguneak erabiltzaileen esku jartzen ditu hainbat esteka beste hainbat webgune ikusi eta erabili ahal izateko. Horietan agertzen den informazio, eduki eta zerbitzuen gaineko kontrola egitea ezinezkoa zaigun heinean, zera diogu: “AISIA AVENTURAS, S.L.” salbuetsita geratzen da gure enpresatik kanpo dauden webgune horien erabileraren ondorioz sortu daitezkeen kalteei dagokienez.

“AISIA AVENTURAS, S.L.” k eskubidea dauka beharrezko diren egintza juridikoak egiteko honako Baldintza Orokorrak urratzen dituen erabiltzaile/kontsumitzailearen aurka. Azken horrek ulertu beharko du akzio horiek ez burutzeak ez dakarrela horiek erabili ahal izateko ezintasuna. Izan ere, aipatutako egintza juridikoak erabiltzeko aukera indarrean egongo da arau hausteen eta akzioen preskripzio epeen arabera. 

DATU PERTSONALEN BABESA ETA “AISIA AVENTURAS, S.L.”K EMATEN DIEN ERABILERA. 

“AISIA AVENTURAS, S.L.”ren berezko baloreak dira konfidentzialitatea, laneko sekretua eta segurtasuna. Beraz, bermatzen du erabiltzaile edo bisitariaren pribatutasuna berarekin daukan edozein harremanetan eta edozein momentutan. Era berean, konpromisoa hartzen du erabiltzaileari buruzko beharrezkoa ez den informazioa ez jasotzeko. Halaber, erabiltzaileak, gure webgunearen bidez, igorri dezakeen informazioa erabateko ardurarekin erabiliko dela ziurtatu dezakegu. Izan ere, Norberaren Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoarekin eta  horren garapenerako 1720/2007  Errege Dekretuarekin bat, gure webguneko zenbait zerbitzu  erabili ahal izateko hainbat datu pertsonal jakinarazi beharko dizkiguzu. Horretarako, erregistro formularioak edo posta elektroniko bidezko mezuak erabiliko dira. Aipatutako datuak “AISIA AVENTURAS, S.L.”ren fitxategietan  sartuko dira, bera baita horien jabe eta erantzule.  

Erabiltzaile/kontsumitzaileak bere datuak bidaltzen dituenean horien erabilpena onartzen du, hori bai, ezeztatuak izan daitezke eta ez dute atzera eraginik. Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak soilik erabiliko ditugula guk, “AISIA AVENTURAS, S.L.”k, eta gure hornitzaileek; beti ere, konfidentzialki eta barne erabilerarako. Horien helburua izango da gure webgunean jasotzen dena: aisia eta kirol zerbitzu edo jardueren salmenta. Beraz, ez dizkiogu hirugarren bati zure datuak jakinarazten.  Gure hornitzaileak izango dira salbuespen bakarra legeak hala aurreikusten duenean eta erabiltzaile/kontsumitzaileak espresuki hala baimentzen ez digunean. Gainera, gure fitxategi guztiak legalki inskribatuak daude Datuen Babeserako Agentzia Espainiarraren Datu Pertsonalen Erregistro Orokorrean. Era berean, zure datuen segurtasuna bermatzeko 1720/2007 Errege Dekretuan eskatzen diren neurri tekniko eta antolakuntzakoak ezarriko dira. Errege Dekretu horrek datu pertsonalak dituzten fitxategien segurtasuna xedatzen du. 

Edozein momentutan izango duzu eskubidea sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko legeak aurreikusten duenarekin bat. Horretarako, “AISIA AVENTURAS, S.L.”ri zuzendu beharko diozu sinatutako idatzia helbide honetara: Vitoria-Gasteizko (01010)  Xabier kalea 17. Zka 2.C; edo, bestela, posta elektroniko bidez info@aktionaventura.es helbidera, NANren edo pasaportearen kopiarekin batera. 

BAIEZTAPENA

Gure webgunean erakusten ditugun eskaintzak oinarrituta daude jarduera eta zerbitzu hornitzaileek ematen diguten informazioan. Saiatzen gara gure zerbitzua ahalik eta zehatzena izaten, baina ezin dugu bermatu informazio guztia zehatza, osoa edo egokia izatea. Era berean, ez gara zenbait akatsen erantzule, esaterako: tipografia akatsak, etenak ( zerbitzaria denbora batez erori delako, eguneratzeen edo mantentzearen ondorioz…),  zehaztugabeko, engainakor edo faltsua den informazioa edo informazio falta. Jarduera edo zerbitzuaren antolatzailea da arduraduna,  une oro, gure webgunean agertzen den informazioaren zehaztasun eta egiazkotasunari dagokionez (bai deskribatzailea baita salneurria eta erabilgarritasunarena ere).

Erreserba bat egiterakoan e-mail bat jasotzea onartzen duzu. Berehala bidaliko dizugu eta bertan aurkituko duzu erreserbaren egoera eta konfirmazioa noiz jasoko duzunaren gutxi gorabeherako epea. Ondoren, beste e-mail bat jasotzea onartzen duzu zeinetan agertuko den erreserbaren baieztapena; zure kontuan, txartelean edo ordaintzeko gailu elektronikoan egindako zordunketaren faktura eta zure erreserbarako garrantzitsua den gainerako informazioa (bete beharreko baldintzak jarduera edo zerbitzuen hornitzaileen aurrean aurkezten zarenean horiek erabiltzeko, aseguruak, …) Era berean,  onartzen duzu e-mail bat jasotzea, zeina bidaia egin ondoren edo zerbitzua erabili ondoren bidaliko dizugun iritzi formulario bat betetzeko aukera emateko.

SALNEURRIA

Gure webgunean agertzen diren prezioak oso lehiakorrak dira. “AISIA AVENTURA, S.L.”ren webgunean agertzen diren salneurri guztiak jarduera edo zerbitzu bakoitzeko dira. Kasu bakoitzean zehaztuko da prezioaren barneko eskaintza zer elementuk osatzen duten. Salneurria beti agertzen da BEZa eta gainerako zergak barne (egon daitezkeen aldaketekin) ez bada gure web orrialdean edo baieztapenerako mezu elektronikoan kontrakoa jartzen duelako.

Zenbaitetan, gure webgunean, eskaintza bereziak daude nabarmenduta. Tarifa hauek, jarduera eta zerbitzuen hornitzaileek sortuak, batzuetan murrizketak eta baldintza zehatzak izan ditzakete; adibidez, ezeztatzeari eta diru-itzultzeari dagokionez. 

Txanponen trukeak informazio balioa izango du soilik. Ez da zenbateko zehatz eta eguneratuaren adierazgarri, izan ere, truke balioak aldatu daitezke.

ORDAINTZEKO MODUA, INSKRIPZIOAK ETA DIRU-ITZULTZEA

Erreserbaren gainean klikatzen denean eta berau onartzen denean, erreserbatu (blokeatu) egiten da jarduera edo zerbitzuaren zenbatekoa bezeroaren kreditu txartelean edo beste ordainketarako gailu elektronikoan.  Erreserbatutako jarduera edo zerbitzuaren konfirmazio elektronikoa ematen zaionean erabiltzaile/kontsumitzaileari, horretarako emandako helbide elektronikoan, orduan, zorduntzen zaio behin betiko salneurria bezeroari erabilitako kreditu txartelean edo beste gailu elektronikoan. 

Kontratu baten betearazpena baino lehen antolatzaileak edota kontratatutako jarduera gidatuko duenak ezin badu bezeroak eskatutako zerbitzuren bat eskaini, erabiltzaile/kontsumitzaileak erabili gabeko zerbitzu horrengatik ordaindutakoa berreskuratuko du. Zerbitzua emateko ezintasuna izan daiteke, bai antolatzaile edo gidariari egozgarri ez zaion arrazoiengatik, bai ezinbesteko gertaerengatik ere. Erabiltzaile/kontsumitzaileari jakinaraziko diogu gurekin harremanetan jartzeko emandako helbide elektronikoaren edo gure webgunearen bitartez.

Zure erreserba berraztertu, aldatu edo ezeztatu nahi izatekotan, begiratu konfirmazioa jakinarazteko bidali genizun e-maila, eta bertan jarritako argibideak jarraitu.  Kontuan izan gehigarriak ezarri ahalko direla ezeztatzeagatik, kontratutako zerbitzu edo jardueraren ezeztatze eta no show (aurkezten ez bazara) baldintzen arabera. Gomendatzen dizugu erreserba egin baino lehen aipatutako baldintzak arretaz irakurtzea. 

KONTSUMITZAILEAREN ATZERA EGITEA. NON SHOW

Erreserba bat egiterakoan ezeztatze eta no show (ez aurkeztea) baldintzak onartzen dituzu, bertan agertzen direnak eta gure webgunean zehazten direnak.

Edozein momentuan bezeroak badauka gure erakundearekin egindako kontratua ezereztea eta formalizatutako erreserbak baliogabetzea. Edozein kasutan aukera dauka diru-itzulpenerako. Hori eskaintzaren baldintzen arabera eta ordaindutako zenbatekoarekin bat egingo da. Horretarako, erreserba eta ordainketa egiteko erabili zen kreditu txartela edo beste gailu elektronikoa baliatuko dira.

Kontsumitzaileak ezeztatzea egiten duenean honakoak ordaindu beharko ditu: Ezeztatze Gastuak (ezeztatutako zerbitzuen emaileak sortuak) eta, gainera, diru zigorra: bidaiaren %5 baldin eta atzera egitea hamar egun baino gehiagoko baina hamabost baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten bada bidaiaren hasiera datari dagokionez; %15 3 eta 10 egun bitartean egiten denean eta %25 irteera baino lehenagoko 48 ordutan egiten bada. Irteerarako aurreikusita dagoen orduan ez bada agertzen, ez du izango eskubiderik diru-itzulketa jasotzeko.  

Bezeroak ez badu betetzen gure orrialdean ezartzen diren baldintzak zerbitzu edo jarduera horiei dagokienez, ez da eskubidea sortuko ordaindutakoa berreskuratzeko. Zerbitzu edo jarduera emaileak horiek egin aurretik egiaztatuko du bezeroak webgunean agertzen diren  egin ahal izateko baldintzak betetzen dituela. Aipatutako baldintzak posta elektroniko bidez ere bidali dira konfirmazioa jasotzerakoan. Horrela, antolatzaileak aukera izango du bezeroa ez onartzeko web orrialdean jarritako baldintzak ez betetzeagatik, betetzen zituela esan eta gero. 

KONTRATUETAKO ZERBITZU EDO JARDUEREN GAUZATZEAN ALDAKETAK

“AISIA AVENTURAS, S.L.”k konpromisoa hartzen du bezeroei emateko kontratatutako zerbitzu guztiak. Horiek webgunean eskaintzen diren ezaugarriak eta baldintzak izango dituzte eta berretsi egin ditu erabiltzaile/kontsumitzaileak bere erreserba berresterakoan. Aipatutakoa irizpide hauen arabera egingo da: 

Zerbitzua eman aurretik ezinbestekoa bazaigu kontratutako zerbitzu edo jardueraren elementu esanguratsuren bat aldatzea, erabiltzaile/kontsumitzaileari jakinaraziko diogu, berehala, berak emandako helbide elektronikoaren edo gure webgunearen bitartez.

Kasu horretan, besterik adostu ezean, kontsumitzaileak aukeratu ahal izango du: kontratua bertan behera uztea, inongo zigorrik gabe, edo erreserban aldaketak onartzea prezioan dakarren aldaketarekin. Proposamen berria jakinaraziko da hasierako kontratua betetzeko ezintasuna jakinarazi zen posta helbide berdinean. Eskaintza berriari dagokionez, a) atalean agertzen den aldaketen inguruan, kontsumitzaileak ez du bere erabakia jakinarazi behar notifikatu eta hurrengo hiru egunetan. 

Kontsumitzaileak ez bagaitu kontuan ipintzen zernahi erabakiren inguruan, azaldutako baldintzen arabera, ulertuko dugu  kontratua mantentzearen alde dagoela eskainitako baldintza berriekin. 

Kontratatutako jarduera edo zerbitzua aldez aurretik bertan behera utzi behar badugu, kontsumitzaileari egozgarri ez zaion edozein arrazoirengatik, horrek eskubidea izango du, ezeztapena gertatzen den momentutik, ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko. 

Ez da egongo kalte ordainerako eskubiderik honako kasu hauetan:

Bertan behera uztearen arrazoia denean jarduera edo zerbitzua egiteko beharrezko izan daitekeen jende kopuru inskribatuaren gutxiengora ez ailegatzea. Kontsumitzaile/erabiltzaileari jakinaraziko zaio, harremanetarako emandako helbide elektronikoan edo gure web orrialdean, hori egiteko ezartzen den gehienezko data baino lehen. 

Zerbitzu edo jardueraren ezeztatzea ezinbesteko egoera baten ondorioz gertatzen denean, horiek izango dira aldeekin zerikusirik ez dutenak, arraroak eta aurrez jakiterik ez zeudenak; gainera, bere ondorioak ezingo lirateke saihestu beharrezko ardurarekin jokatuta ere.

Gertatzen bada behin zerbitzua edo jarduera abian dela antolatzaileak edo gidariak ez duela zerbitzua erabat ematen edo berau emateko ezintasuna ikusten badu, jarduerarekin jarraitzeko beharrezko diren irtenbideak bilatuko ditu. Horrek ez du kontsumitzaileak ordaindu beharrekoa garestituko eta, kontrara, guk ordainduko dizkiogu berari aurreikusitako eta azkenean ez burututako jardueraren arteko aldea. Kontsumitzaileak zerbitzu edo jarduerarekin jarraitzen badu, antolatzaileak emandako irtenbideekin, ulertuko da proposamen horiek onartzen dituela. 

Antolatzaileak edo gidariak proposatutako soluzioak egingaitzak badira edo kontsumitzaile/erabiltzaileak arrazoi arrazionalengatik onartzen ez baditu, horrek eskubidea izango du, prezioan igoerarik gabe, bidaian erabilitakoaren pareko garraioa izateko jarduera hasi den tokira itzuli ahal izateko. Horrek ez du baztertzen eman daitekeen kalte ordaina.

ERANTZUKIZUNA

“AISIA AVENTURAS, S.L.”  erantzule da kontsumitzaile/erabiltzaileari    erreserbatutako zerbitzua edo jarduera ez egitearen edo gaizki egitearen ondorioz sortu dakizkiokeen kalteengatik. Aipatutako erantzukizuna ez da emango honako arrazoiren bat ematen denean:

Zerbitzua edo jarduera egiterakoan gertatutako akatsak kontsumitzaileari egozgarri izatea.

Aipatutako akatsak kontratua betetzearekin zerikusirik ez duen hirugarren bati egozgarriak izatea eta aurreikusteko aukerarik ez egotea edo gaindiezinak izatea.

Aipatutako akatsak ezinbesteko egoerengatik ematea. Inguruabar horiek honakoak izango dira: argudiatzen dituenarekin loturarik ez izatea, arraroak eta aurreikusi ezinekoak izatea eta bere ondorioak gaindiezinak izango liratekeenean ardurarekin jokatuta ere.

Akatsak baldin badira gertaera baten ondorio zeina antolatzaileak, behar besteko ardurarekin jokatu badu ere, ezingo lituzkeenak ez aurreikusi ezta gainditu ere. 

Erabiltzaileak “in situ” ikusten duenean kontratutako zerbitzuen ez betetzea edo gaizki betetzea, horien emaileari eta guri jakinarazi beharko digu, berehala, posta elektroniko bidez edo gure webgunean horretarako aurreikusten den tokian.

Kalte ordainaren mugak

Kontsumitzaile/erabiltzailearen kontratatutakoaren ez betetze edo betetze akasdunaren ondorioz sortutako kalteen ordainaren muga gai horretan indarrean dauden arauen araberakoa izango da. Eskatzen diren kalteei dagokienez, kontsumitzaileak izango du horiek frogatzeko beharra. Inoiz ez ditu bere gain hartuko antolakuntzak, ostatu, mantenu, garraio eta bestelako gastuak, horiek sortzen direnean irteera edo itzulera atzerapenengatik, guri edo emaileari egozgarri ez zaizkigunean edo ezinbesteko gertaeraren bat gertatzen denean. 

ERANTZUKIZUN SALBUESPENA

Baldintza hauetan ezarritako mugekin bat, legearen barruan beti ere, soilik hartuko ditugu gure gain pairatzen, ordaintzen edo egiten  dituzun kalteetan gure antolakundearen betebeharrei egozgarri zaizkien heinean. Zenbatekoaren muga erreserbaren kostu totala izango da, konfirmatzeko bidalitako mezu elektronikoan ezartzen den bezala (izan gertakari batengatik, izan gertakari kate baten ondorioz).  

Hala ere, legeak onartzen duen heinean, ez gu ezta gure nagusiak, langileak, ordezkariak, ordezkatzaileak, afiliatutako enpresak, banatzaileak, afiliatuak, lizentziadunak, ahaldunak edo web orrialdearen edukien sortze, laguntza eta promozio prozesuan parte hartu dutenak ez dira hauen erantzule izango: galerak edo kalte zigorgarriak, bereziak, zeharkakoak edo ondoriozkoak, produkzio, mozkin, diru sartze edo kontratu galerak; era berean, bezeroen kalteak edo galerak, zein ohorezkoak edo demandak galtzeagatikoak; informazioarekin loturiko akatsak zerbitzuei edo web gunean esaten denari dagokionez (prezioa, erabilgarritasuna eta klasifikazioak barne); pairatzen, adosten edo ordaintzen dituzun galerak, kalteak edo kostuak (zuzenekoak, zeharkakoak, ondoriozkoak edo zigorgarriak) gure webgunearen, erabilera, erabilera ezintasuna edo atzerapenagatik; edo edozein motatako kaltea (pertsonala), heriotza, ondasunetan kaltea edo bestelako kalte, galera edo gastuak (zuzenekoak edo zeharkakoak, ondoriozkoak edo zigorgarriak) honako kausa hauengatik: ekintzak (legalak), akatsak, arau-hausteak, arduragabekeriak (argiak), jardun profesional ez-egokiak, ez egiteak, ez betetzeak, okerreko ordezkatzea, kontratutik kanpoko erantzukizun objektiboak (erabatekoa zein partziala) edo antolatzaileari egozgarri direnak (enplegatuak, zuzendariak, langileak, ahaldunak, ordezkariak edo afiliatutako enpresak), edozein ezeztatze (partzial) barne, overbooking, grebak, ezinbesteko gertaerak edo gure kontroletik kanpo egon daitekeen edozein egoera.

BALDINTZA BEREZIAK UMEENTZAT

Trataera ezberdina ematen zaie umeei hainbat ingurumariaren arabera: kontratatutako zerbitzu edo jarduera, adina, zerbitzu emailea, eta jarduera burutzeko data. Horregatik gomendatzen dugu kontsultatzea beti jartzen diren baldintza bereziak kasu eta momentu bakoitzerako. 

PASAPORTEAK, BISAK ETA DOKUMENTAZIOA

Erabiltzaile guztiek, salbuespenik gabe (umeak barne) eguneratua eraman beharko dituzte euren nortasun eta familia agiriak, pasaporte, NAN, familia liburua (adin txikikoak egotekotan)… zerbitzu edo jarduera zein herrialdean edo herrialdetan ematen denaren arabera.

IRUZKINAK

Gure webgunean erabiltzaile/kontsumitzaileok aukera duzue zuen iruzkinak idazteko. Horrela zerbitzu edo jardueren gaineko zuen iritzia eman ahal izango duzue. Aukera dago, era berean, zuen usteak partekatzeko etorkizuneko bezeroekin zerbitzuen edo jardueren interes eta kalitatearen inguruan. “AISIA AVENTURAS, S.L.”k eskubidea izango du iruzkin horiek erabiltzeko (osorik edo partzialki) nahieran (adibidez: marketina, promozioa edota zerbitzuaren hobekuntza). Horretarako baliatu ahal izango ditu web orrialdea, plataforma sozialak, newsletters-ak, eskaintza bereziak, aplikazioak edo erabilitako beste kanalak edo “AISIA AVENTURAS, S.L.”ren jabetzakoak direnak. Eskubidea daukagu iruzkinak moldatzeko, baztertzeko edo ezabatzeko. Iruzkinak inkestatzat jotzen dira eta ez dute merkataritza eskaintzarik, gonbidapenik edo pizgarririk barnebiltzen.

IRAUNALDIA

Gure webgunean eskainitako programazioa baliozkoa da 2014/1/1etik aldatzen den arte. Dena den, akatsak egotekotan edo Baldintza Orokor hauetako egoeraren bat ematekotan, agertzen den informazioa aldatu ahal izango da, zeina baliozkoa izango den kontsumitzaileak horren berri duen heinean kontratua ospatu baino lehen edo aldeek adostekotan.

EPAILEAK ETA EPAITEGIAK

Legeak onartzen duen neurrian, termino eta baldintza hauek eta guk ematen ditugun zerbitzuak Espainian indarrean dagoen legediaren arabera interpretatuko dira. Termino eta Baldintza Orokor hauen eta gure zerbitzuen harira sortu daiteken edozein eztabaida  soilik aurkeztuko ahal izango da eskuduntza duen Vitoria-Gasteizko epaitegian.

Termino eta baldintza hauen gaztelerazko jatorrizko bertsioa beste hizkuntza batzuetara itzulia izan da. Itzulitako bertsioa kortesiazkoa da, ez ofiziala, beraz, ezin atera daitezke eskubideak itzulitakotik.  Eztabaidarik, kontraesanik edo desadostasunik gertatuko balitz termino eta baldintzen edukiaren edo interpretazioaren inguruan, gaztelerazko bertsioa gailenduko litzateke eta eztabaidaezina da legeak onartzen duen heinean. Ingeleseko bertsioa kontsulta dezakezu gure webgunean (hizkuntza aukeratuz) edo guri idatziz bidal diezazugun eskatuta.

Termino eta baldintza hauen xedapenetako bat baliogabea edo ez loteslea bihurtzen bada, aipatutako gainerako xedapenetara loturik jarraituko duzu. Hala gertatuko balitz, baliozkoa ez den xedapena bete beharko litzateke aplikagarria den legeak ematen duen gehienezko epea bete arte, eta, ahal den neurrian, antzeko efektua izango dute xedapen baliogabe zein ez lotesleek, termino eta baldintza hauen eduki eta objektuarekin bat.